GAUR EGUNGO TEKNOLOGIAKDenok entzun dugu noizbait "utzi dezazu mugikorra behingoz" esaldia, oso arrunta da gurasoen artean eta. Egia da gaur egun, adituek frogatu duten bezala, teknologia berriek adikzioa sortzen dutela, baina hau, guztiz txarra da?
Hasteko, aipatu behar da gaur egungo jende asko teknologia berriekin jaio direla, bere ingurunea teknologiaz beteta dago, orduan beraientzat guztiz noirmala da mobilarekin adibidez denbora asko pasatzea, izan ere, hau ez da guztiz txarra, askoentzat berre lagunekin ondo pasatzeko modu errazena da. Bestalde, egoera hau, mobilekin, play stationekin eta horrelako gailuekin denbora asko pasatzea ondorio txarrak ekar dezake, arruntena, eskolako emaitzak jaistea, etxekolanak egiteari uztea, etbar.Lagunekin egon arren, pertsona asko momentu txar edo aspergarrietan beraien burua entretenitzeko mobila edota beste gailuak erabiltzen dituzte, adibidez, nire lagunekin haserretzen naizenean, musika entzutea edo telesaiak ikusteak laisaitzen nau. Aurreko guztia laburbilduz, teknologia berriek ez dute minik egiten, baina buruarekin erabili behar ditugu, neurri batean, beste gauz guztiak alde batean uzten baditugu mobilarekin egoteko, gure bizitzan kalte egin dezake, eta ondorioz, adikzioa baino egoera okerrrako batean egon.
0 Comentarios
Europako hizkuntzak, Europako Hizkuntzen Familiak Zaila da zehaztasunez esatea zenbat hizkuntza mintzatzen diren Europan, baina gutxi gorabehera 91 hizkuntza hitz egiten direla baiezta dezakegu. Horien artean gehienak indoeuroparrak dira. Gainera, azken boladan badira Europan hainbat hizkuntza ia inork erabiltzen ez zituenak, baina berpizten ari direnak. Erreportaje honetan Europar hizkuntzen egoera eta sailkapena aztertuko ditugu. Europan hizkuntza famili ugari daude. Batzuk indoeuropar hizkuntzak dira eta besteak indoeuroparrak ez direnak. Indoeuropar hizkuntzak
Indoeuroparrak ez diren hizkuntzak
Europan hizkuntza asko hitz egiten dira, baina gehien hitz egiten den hizkuntza errusiera da, 147 milioi hiztun inguru ditu. Errusiera Errusiako hizkuntza ofiziala da eta baita Bielorrusia, Kazakhstan, Tadjikistan eta Kirgizistanen ere. Nazio batuak erabiltzen dituen sei hizkuntzetako bat da. Nahiz eta errusiera gehien hitz egiten den hizkuntza izan, ez da gehien ikasten dena. Ingelesa ikasle europar gehienek ikasten duten hizkuntza da, alemana eta frantsesaren aurretik. Lehen mailako ikasleen %77 ingelesa atzerriko hizkuntza gisa ikasten du, ia Alemania, Austria, Malta, Italia, Espainia eta Zipreko gazte guztiek. Alemaniera eta frantsesa berriz, ez da ingelesa bezain asko ikasten. Hizkuntza horiek Ikasleen %3,2 eta %3 bakarrik ikasten dituzte eta. Beraz, pentsatzen genuenak baino hizkuntza gehiago daude. Ez genuen espero errusiera hiztun gehien dituen hizkuntza izatea, Ingelesa hizkuntza unibertsala dela jakinez. Gure uztez, hizkuntza gehiago ikasi beharko ziren, edo bestela guztiok hizkuntza berdina hitz egitea, gure artean errazago komunikatzeko. |
|